2007/06/11

Nire heroia


My hero edo Mi héroe gizaki eredugarrien bilgunea nahi du izan. Proiektu honek mundu guztiko, arlo eta garai guztietako bizitzak biltzen ditu, beti ere, ikasleeentzako eta kulturartekotasunerako eredugarriak diren heinean, Anne Frank esaterako. Egia esan heroi horiek gehienetan urrutikoak dira, mundu mailako webgune bat delako, baina giza multzo guztiek omen dute haien heroi mordoska. Gure artean Txilikuk bizitza eredugarriak liburua argitaratuberri du, 25eko zerrenda batekin. Agian zuk ezagutzen duzu gertuagokoa den heroiren bat eta iruzkinetan konta nahi diguzu, animatzen al zara?

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nire heroia... gustokoa, maitagarria, begikoa, eredugarria... beldur piska bat eman izan dit beti "heroi" hitzak,"fans" hitzak bezalatsu... dena dela, norbait izan dut edo dut gustoko, maitatu, begiko, eredugarri, ametsgarri... akaso, hori da eskolan erakutsi beharko genuena, bertan, gertuko den zerbait "heroi" bihurtu; dela aita, ama, anaia, ahizpa, arreba, mutilaguna, neskalaguna, aitona, amona... heroi horretaz goxatzen, disfrutatzen, zukua ateratzen erakutsi... muaaaaa nire heroi txiki denei ;D