2007/06/06

Gipuzkoako Eskola txikien festa

Eskola txikiek, auzo eta herri txikietako eskolek, Gipuzkoan 1000 ikasle biltzen dituzte 26 bat eskoletan. Bizkian ere antolatuak daude.

Eskola txikiek jarduera propioak dituzte: kirol topaketak, Txikipress aldizkaria, Eskola Txikien Topaketak eta datorren igandean, Zubietan, ospatuko den Eskola Txikien jaia. Jaiaren inguruko programa eta informazio guztia Eskola txikien festa blogean aurkitu daiteke.

Hain lan txukuna egin ondoren eguaraldiaren laguntza behar dute bakarrik Mal de Ojo taldeko kantaren doinuekin egun ederra pasa eta runbak dantzatzeko aukeraz gozatzeko. Aupa Eskola Txikiak!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Zorte on den-denoi!
Zorionak egunez egun landare horri, ura, eguzkia eta maitasuna ematen diozun denoi!
Lan ederra egin duzue, disfrutatzea besterik ez da gelditzen! Goxatu!