2007/06/27

XenoCLIPse: bideo digitala arrazismoaren aurka

XenoCLIPSe (2005eko ekaina – 2006ko ekaina) arrazismoaren aurka eta gutxiengoen partehartze sozialaren sendotzearen inguruko ikerketa-ekintza da. Proiektuak gutxiengoen partehartzea sendotzea du xede, horretarako teknologia berrien erabilera sustatuz. Webgunean, sortutako bideoclipak ikus daitezke eta on-line ikastaroan Elkarrizketa bat txukun gauzatzeko 4 ordutako ikastaroa burutu, antolaketa eta alderdi teknikoak ikasiz.

Bideoa hezkuntzan lantzeko beste webgune batzuk:



2007-06-27an eguneratua: Gaur bertan Gorka Palazioren honako PPak bideoaren erabilera hezkuntzan Web 2.0 ren eskutik primeran azaltzen digu:



2007/06/22

Euskara ikaslearen dekalogoa

Otamotz-en, Urretxu eta Zumarragako Atari Digitalean, Pello Biain-en "Euskara ikasteko hamar aholku" irakurri ditugu eta "gureak" egitea erabaki dugu:

1.- Lehenik eta behin, ikas ezazu euskara benetan ikasi nahi duzulako. Hala ez bada, koherentea izan zaitez eta ez ikasi, euskarak maitale libreak nahi baititu, ez menekorik. Eta euskara ikasi beharra baduzu, (lana, titulua...) ikas ezazu euskaraz egin nahi duten pertsonekiko errespetu eta maitasunagatik. Horixe izango da argudiorik onena erdaraz egin nahi duzunean errespetu eta maitasun berberak eskatzeko.

2.- Hurbil zaitez euskararengana aurriritzirik gabe, euskara beste edozein hizkuntza bezain ikasgarria eta mintzagarria baita: euskara ez da ez hobea, ezta txarragoa ere, ez da errazagoa ezta zailagoa ere: utz iezaiozu barreneraino sartzen oztoporik eta aurriritzirik gabe.

3.- Eduki ezazu euskara (eta edozer) ezagutzeko jakinmina, jakinminez ezagutza gozagarri baita. Hala ez bada, euskara (eta edozer) aspergarria irudituko zaizu eta berehala gogaituko zara.

4.- Uste osoa izan ezazu zeure buruan eta sinets ezazu benetan euskara ikasteko gai zarela, hau da, lehenago edo beranduago eta kosta ahala kosta, zureganatuko duzula. Uste oso honek indar handia emango dizu unerik zailenetan. Hala eta guztiz ere, eraman ezina egiten bazaizu eta sofritzen baduzu, uztazu eta lasai lo egizu.

5.- Gogoz ikas ezazu euskara: zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gogozkoago. Izan ere, euskara ikasteko bidean erdia atsegina da eta beste erdia ahalegina. Era berean, gutxi jakin arren, baloratu, gozatu eta handitu dakizuntxoa, horrela, euskara ez da izango falta zaizun zerbait, zure barruan haziz doan eta gero eta zureagotxoa den zerbait baizik.

6.- Kontuan hartu milaka ariketa egin beharko dituzula, baina euskara paperean zimeltzea nahi ez baduzu, izan zaitez lotsagabe euskara ahoratzeko orduan eta bila itzazu lagunak euskaraz mintzatzeko, horrela bakarrik ikusiko baituzu aurrera egiten duzula.

7.- EGA titulua edo eskuratu behar baduzu, ez ahaztu titulua lortu eta gero hasiko zarela benetan euskara ezagutzen eta zure barruan sendotzen eta bizitza osoa ez dela aski euskara (ezta erdara ere) osoki ikasteko. Eta ez zaitez harritu euskara ikasten duzunean erdara ere ikasten baduzu.

8.- Sar zaitez beldurrik gabe euskararen munduan: literatura, kantak, bertsoak... eta ohartuko zara euskara esker onekoa dela: zuk euskarari bizia ematen badiozu, euskarak bizia emango dizu. Bizi ezazu euskara eta euskarak biziko zaitu.

9.- Saia zaitez euskara ahalik eta ondoen mintzatzen, baina ez euskaraz perfektuki mintzatzen, perfekzioa jainkoen kontua baita. Erabil itzazu baliabide guztiak: hitzak ikusi, entzun, idatzi, asmatu, jolastu, sentitu, arnastu, laztandu...

10.- Goza ezazu euskarak eta erdarak eskainiko dizuten askatasunaz, askatasuna hautatzeko ahalmenean bakarrik gauzatzen baita eta biek merezi dutelako zure askatasun eta maitasun mugagabeak.


Pello Biain: “Euskara ikasteko maitasunezko harremana izan behar duzu berarekin”

2007/06/21

IKT ikastetxe-eredua deialdia, publikoentzako, ekainak 28rako

115 ikastetxe publikok, 2007-2008rako laguntzak lor ditzakete, horrela banatuta: Araban LH 7 & BH 12; Bizkaia LH 21 & BH 36; Gipuzkoa LH 14 & BH 25 (Aurkezteko epea ekainaren 28an bukatuko da). Gezurra badirudi ere IKTekin zerikusia duen deialdia honek ("jarraibeak" formatuarekin) ezin da kontsulta interneten inon, ez baita agertzen ez BOPVn ezta Hezkuntza sailaren webgune adminstratiboan baina badirudi ikastetxe guztietara bidalia izan dela.

2007/06/19

Elkarbizitzaren haziak eskolan eta familian hiritar libreen giltza

Urretxuko Gainzuriko guraso den Pello Biainek elkarbizitzaren oinarriak, eta aldi berean Urteko Bizikidetza Planen mugak, hunkitu gintuen aurkezpenean (Josi Sierraren bideo bati ezker):

2007/06/15

DotSUB: hezkuntzan bideoaz baliatzeko aukera berria

DotSUB bideoak interneten argitaratzeko sistema bat da, YouTube modukoa, baina berezitasun interesgarri batekin hezkuntza mundurako: bideoei azpitituluak gehi dakieke nahi den hizkuntzan. Orain dela egun batzuk argitaratu genuen adibide bat ingelesez entzun eta euskeraz irakurriz RSS jario iturriei buruz. Beste adibide bat Wikien azalpena eskaintzen diguna da. Hurrengo bideoan DotSUB tresna berriaren azalpena ingelesez entzun baina azpititulekin euskeraz irakurri ahal izango dugu:


2007/06/13

Zerbitzu eginkizunetarko hiru deialdi (< ekainak 19)

Zerbitzu eginkizunetako honako hiru deialdi hauek aurkezteko epea ekainaren 19an bukatzen da:

RSSa: nabigatzeko era berria

Bilatzen ari zarena aurkitzeko eta denbora ez galtzeko da RSSa. RSSaz baliatzeko tresna asko dago baina honako bideo honetan Google Reader jario irakurlea nola erabiltzen den azaltzen zaigu.




Bideoa: galegoz, gazteleraz, katalanez...

2007/06/12

Eduvlogs: Historia con altura de miras

Eduvlogs: Historia con altura de miras

El modelo único de mujer nos va a matar

El suplemento de Gara Zazpika publicó una entrevista de Pello Argiñarena a Elena Lakabe (de Emakume Internazionalistak) en el que se repasa la problematica actual de las mujeres, para todas sus edades, y se apuntan soluciones. Un texto excelente para el debate en clase.

Irati, 8 años. Cumpleaños feliz. "Me ragalan otra muñeca".
Y dicen que todo ha cambiado. ¿Le han preguntado a Irati?

Idoia, 13. Una mancha roja. "¿Alguien me lo puede explicar?".
¡Claro como en los anuncios de compresas la sangre es azul!

Illazki, 16. Le gusta Iker. "Espero que él se acerque a mí".
Hay que darle la vuelta a esto, tomar la iniciativa y disfrutar.

Ane, 18. Futuro académico laboral. "Estudiaré magisterio o enfermería"
Tanta muñeca, tanta muñeca...

Evelia, 20. Ecuatoriana sin papeles. "Cuido a una abuelita vasquita muy linda".
¡La ley de extranjería es una porquería!"Paperak denontzat"

Maitane, 23. Este año ni el IPC. "Sigo cobrando como de becaria".
Entre becarias y mileuristas anda el juego.

Arantxa, 25. Ilusión y preparativos. "Me caso en junio con mi Txema".
Creo que es un peligro en toda relación considerar que la otra persona es de tu propiedad.

Mamen, 28. Ander es historia. "No dan la talla o soy muy rara".
Cuando algo no funciona, igual no hay que darle más vueltas.

Elena, 30. Él lo quiere ahora. "Ni deseo ni me interesa un hijo ahora".
Para mí está claro, nosotras tenemos la última palabra.

Pili, 31. Ha sido nombrada subdirectora. "El traje me queda pequeño, quizá debiera adelgazar".
Sabemos que somos diferentes y no entendemos de tallas.

Jone, 32. Ocho años de pasión. "Ya no siento lo mismo".
¿Hay que sentir siempre lo mismo? Pero si está claro, a otra cosa.

Olga 33. Berta, 27. Ellas entienden. "Mucha gente no nos entiende".
Nosotras sí, pero abrá que seguir insistiendo.

Bea, 35. El divorcio es un hecho. "Y mi futuro incierto".
Incierto, pero tuyo.

Marina, 37. Negar la evidencia. "Ah, lo del ojo... no es nada. Me he resbalado en la escalera".
La violencia secista es una cruda consecuencia de las relaciones dedesigualdad que el patriarcado genera.

Agurtzane, 39. Es definitivo. "Me opero lso pechos".
El modelo único de mujer nos va a matar.

Karmele, 41. Quiere a Iñaki. "Pero a Iker también lo deseo".
Es algo corriente, cada una valorará lo que más le conviene.

Juana, 43. Antes era Juan. "Ahora soy yo".
Encantada de conocerte, Juana.

Mª Jose, 46. Más dosis. "Tomo dos prozac al día".
La respuesta más barata e hipócrita de lso poderes públicos.

Adela, 50. Un patxarán ya me tomaría. "Solo me queda Fairy, cabrón".
Los 50 es una edad buenísima para comenzar una nueva vida.

Belén, 53. Primero, ese perfume ajeno. Luego, aquel cabello perdido. "Lo encotré besándola en el coche".
Los 53 también es una edad perfecta.

Asun, 56. No le apetece. "Más raro está tú con tus manías".
No siempre es no.

Txaro, 59. Limpia portales. "Más que madrugar me fastidia el reuma".
La precariedad laboral no se acaba a los 30.

Marisa, 62. Bixente, jubilado. "No hace más que estorbarme".
Y de la jubilación de Marisa ni hablamos, ¿no?

Margarita, 76. Llegó el quinto nieto. "Tengo cara de canguro".
La falta de recursos públicos la suple el trabajo gratuito de las mujeres.

2007/06/11

Nire heroia


My hero edo Mi héroe gizaki eredugarrien bilgunea nahi du izan. Proiektu honek mundu guztiko, arlo eta garai guztietako bizitzak biltzen ditu, beti ere, ikasleeentzako eta kulturartekotasunerako eredugarriak diren heinean, Anne Frank esaterako. Egia esan heroi horiek gehienetan urrutikoak dira, mundu mailako webgune bat delako, baina giza multzo guztiek omen dute haien heroi mordoska. Gure artean Txilikuk bizitza eredugarriak liburua argitaratuberri du, 25eko zerrenda batekin. Agian zuk ezagutzen duzu gertuagokoa den heroiren bat eta iruzkinetan konta nahi diguzu, animatzen al zara?

2007/06/06

Gipuzkoako Eskola txikien festa

Eskola txikiek, auzo eta herri txikietako eskolek, Gipuzkoan 1000 ikasle biltzen dituzte 26 bat eskoletan. Bizkian ere antolatuak daude.

Eskola txikiek jarduera propioak dituzte: kirol topaketak, Txikipress aldizkaria, Eskola Txikien Topaketak eta datorren igandean, Zubietan, ospatuko den Eskola Txikien jaia. Jaiaren inguruko programa eta informazio guztia Eskola txikien festa blogean aurkitu daiteke.

Hain lan txukuna egin ondoren eguaraldiaren laguntza behar dute bakarrik Mal de Ojo taldeko kantaren doinuekin egun ederra pasa eta runbak dantzatzeko aukeraz gozatzeko. Aupa Eskola Txikiak!

Videotutoriales de Geogebra y Cabri de Ángel Muñoz

Vía Eduvlogs (un inteligente proyecto de video blogs educativos con versión en euskera: Ikasvlogak) conocemos la estupenda colección de videotutoriales de Ángel Muñoz sobre Geogebra y Cabri, dos herramientas interactivas para trabajar la geometría en cualquier nivel.

En el siguiente video, el primero de los que tratan del Geogebra -software libre que combina algebra y geometría-, podemos conocer las carácteristicas y posibilidades del programa y su proceso de instalación.


Denok gara desberdinak, eta berdinak



2007/06/05

Teknologia blogak Gipuzkoan

Zientziaberri blogaren Blogak palestrara sarrerak Gipuzkoako Teknologia blogariaren fenomenoan erreparatzera eraman gaitu. Izan ere, Urumean, Erniobean, Aralarren, Orixen... eta beste zenbait ikastetxetan teknologia irakasle dinamiko eta berritzaile kuadrila mugitzen da. Hona hemen zenbait adibide: Urumea (Hernani) / Erniobea (Villabona) / Gatxetoa (Urumea & Orixe) /Aralar (Alegia) /Teknologialankidetzan (Arrasate & Mogel) / Arizmendi (Arrasate-Eskoriatza) ...

Irakasle hauetako asko Joseba Alkorta Lurraldeko teknologia arduradunaren mintegietako partaideak dira. Euren lanaren beste zenbait erreferetzia: Zientziak lankidetzan / Blog-ebn erabilera teknologian (PPa) / Oinarrizko akotazioa (PPa) / Inventores del futuro (PPa) ...

Zerbait faltan somatzen baduzu iruzkinetan zehaztu, faborez.

2007/06/04

Anduren hitzak hezkuntzari buruz

Aralar ikastetxeko Andu Martinez de Rituertoren honako testu honek ederki laburbiltzen ditu gaur egungo BHko ikastetxe baten erronkak. Ikastetxearen nahiak zein izan beharko luketen eta nola ulertu behar diren aipatzen ditu; halaber, nola lortu daitezkeen helburuak eta nola jokatu eskuratzen ez direnean ere zehazten dira. Horregatik Tolosarea blogean argitaratzeko permisua eskatu diogu. Anduk, noizik eta behin, Hitzan argitaratzen ditu zenbait artikulu: bat, bi eta hiru, esaterako.

AZKEN URTEOTAKO NAHIAK

Ikasleen gehiengoak oinarrizko konpetentziak (orain arte helburuak) garatzea eta horretarako aniztasunari trataera egokia ematea.

HONEK EZ DU ESAN NAHI:

  • Ikasleak ezer egin gabe aprobatuko dutenik edo aprobatu behar ditugunik.
  • “Maila jaitsi” behar dugunik.
  • Ikasleak lanik eta esfortzurik egin behar ez dutenik.

HONEK ESAN NAHI DU:

Ikasle gehienengana iristeko ahalegina egitea. Horretarako:

  • Ikasleen mailatik abiatu behar dugula halabeharrez.
  • Derrigorrezko Hezkuntza bukatzerakoan ikasleek zein oinarri-oinarrizko konpetentziak garatuak izan behar dituzten adostu behar ditugula.
  • Gelan erabiltzen dugun metodologiaren gaineko hausnarketa egin behar dugula (ikasleak gelan jardun aktiboan egoten laguntzen duten metodologiak erabili beharko genituzkeela pentsatzen dugu)
  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren gaineko kontrola eraman behar dugula, eta bide onean ez badoa neurriak hartu behar ditugula. Hau da: ikasleak iristen dira nik eraman nahi ditudan tokira? Iristen ez badira: zergatik ez dira iristen? Zer egin dezaket iritsi daitezen? Zer dago nire esku prozesua birbideratzeko?

ETA HAU NOLA EGIN DEZAKEGU?

DENON ARTEAN eta DAGOEN LEGEDIA aintzat hartuz, Derrigorrezko Hezkuntza bukatzerakoan zein den ikasle batek jakin behar duena, egiten jakin behar duena, izan behar dituen ohitura eta jarrerak... adostea (DBH bukatzerakoan ikasle batek garatuak izan behar dituen oinarrizko konpetentziak definitzea hain zuzen) Funtsezko atal honi heltzerakoan gizakion honako arloak hartu beharko genituzke kontuan: arlo pertsonala eta familiarra, arlo soziala eta lan arloa. Gure ustez arlo akademikoari huts-hutsean lotzen zaizkion gaiak oinarrizko konpetentzietatik at geratu beharko lirateke.

Curriculo berriaren Dekretuak, gai honi halabeharrez heltzera behartzen gaitu: Hezkuntza Proiektua berritu eta Proeiktu Curricularra egin behar baitugu.

Oinarrizko konpetentzi horiek lortzeko zein bideak jorratuko ditugun ere berraztertu beharko dugu. Ikaslea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonista nagusia izan behar du, benetako sujeto aktiboa. Norberak egiten duenean ikasten dugu.

Gauzak bide onetik ez doazenerako protokolo batzuk garatu beharko genituzke:

  • Guretzat ikasleak gelan lanean aritzea ezinbestekoa da prozesua bide onean joan ahal izateko; ikasleren batek lanik egiten ez duen lehen unetik, guk ere zer gertatu daitekeen aztertzen hasi beharko ginateke. Nire ikasgaian bakarrik ez du lanik egiten? Zein izan daiteke lanik ez egiteko arrazoia? (puntu honetan azpimarratu behar da guk sintoma bat ikusten dugula, ikasleak lanik egiten ez duela, edo portaera txarra duela, edo klasera ez datorela;baino zer dago jokabide horren atzean, zein da portaera hori izateko arrazoia? Zergatia zein den jakiterik izango bagenu, neurriak hartu ahal izango genituzke) Zer egin dezaket/dezakegu ikasle hori berriz ere lanean has dadin? Eta hau guztia bideratzeko prozesuan irakasle taldeak pisu handia izango badu ere, familia ere inplikatu beharko dugu, ikaslearekin ere akordioetara iritsi beharko dugu, kasu batzuetan agian beste erakunde batzuen kanpoko laguntza beharko dugu (Udala, Diputazioa) Kontua da, arazoak sumatu bezain laster neurriak hartzen saiatu behar dugula eta ahal dela era koordinatuan eta denok bide berean lana eginez.
  • Antzeko protokoloa egin beharko genuke etxerako lanekin. Gure ustez etxerako lanen gaineko hausnarketa sakona egin behar dugu: nolako etxerako lanak bidaltzen ditugu? Bakarrik egin ditzakete? Zenbat denbora eskaini behar dio ikasle batek etxean egin beharreko lanari? Zeintzuk egiten dituzte? Zein etekin ateratzen diete? Irakasleon artean askotan entzuten da, “etxerako lanak ekarri ditu baino gaizki eginak”; ez al dira ba horretarako? Gaizki egiten badituzte bidalitakoa bakarrik egiteko gai ez direlako seinale izango da, ezta?...
  • Kontuan hartzeko beste egoera bat: ahalegina eginda ere gure espektatibak betetzen ez dituzten ikasleak; lana egiten dute eta ez dira “iristen”. Horiekin zer egin?

Eta egingo ditugun esfortzu guztiak eginda ere, jakitun gara zenbait ikasleekin ez dugula arrakastarik izango (%15+-) baino kopuru hori ahalik eta txikiena izan dadin ahalegindu beharko genukeen.