Mostrando las entradas con la etiqueta Denon_eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Denon_eskola. Mostrar todas las entradas

2007/06/27

XenoCLIPse: bideo digitala arrazismoaren aurka

XenoCLIPSe (2005eko ekaina – 2006ko ekaina) arrazismoaren aurka eta gutxiengoen partehartze sozialaren sendotzearen inguruko ikerketa-ekintza da. Proiektuak gutxiengoen partehartzea sendotzea du xede, horretarako teknologia berrien erabilera sustatuz. Webgunean, sortutako bideoclipak ikus daitezke eta on-line ikastaroan Elkarrizketa bat txukun gauzatzeko 4 ordutako ikastaroa burutu, antolaketa eta alderdi teknikoak ikasiz.

Bideoa hezkuntzan lantzeko beste webgune batzuk:



2007-06-27an eguneratua: Gaur bertan Gorka Palazioren honako PPak bideoaren erabilera hezkuntzan Web 2.0 ren eskutik primeran azaltzen digu:



2007/06/12

El modelo único de mujer nos va a matar

El suplemento de Gara Zazpika publicó una entrevista de Pello Argiñarena a Elena Lakabe (de Emakume Internazionalistak) en el que se repasa la problematica actual de las mujeres, para todas sus edades, y se apuntan soluciones. Un texto excelente para el debate en clase.

Irati, 8 años. Cumpleaños feliz. "Me ragalan otra muñeca".
Y dicen que todo ha cambiado. ¿Le han preguntado a Irati?

Idoia, 13. Una mancha roja. "¿Alguien me lo puede explicar?".
¡Claro como en los anuncios de compresas la sangre es azul!

Illazki, 16. Le gusta Iker. "Espero que él se acerque a mí".
Hay que darle la vuelta a esto, tomar la iniciativa y disfrutar.

Ane, 18. Futuro académico laboral. "Estudiaré magisterio o enfermería"
Tanta muñeca, tanta muñeca...

Evelia, 20. Ecuatoriana sin papeles. "Cuido a una abuelita vasquita muy linda".
¡La ley de extranjería es una porquería!"Paperak denontzat"

Maitane, 23. Este año ni el IPC. "Sigo cobrando como de becaria".
Entre becarias y mileuristas anda el juego.

Arantxa, 25. Ilusión y preparativos. "Me caso en junio con mi Txema".
Creo que es un peligro en toda relación considerar que la otra persona es de tu propiedad.

Mamen, 28. Ander es historia. "No dan la talla o soy muy rara".
Cuando algo no funciona, igual no hay que darle más vueltas.

Elena, 30. Él lo quiere ahora. "Ni deseo ni me interesa un hijo ahora".
Para mí está claro, nosotras tenemos la última palabra.

Pili, 31. Ha sido nombrada subdirectora. "El traje me queda pequeño, quizá debiera adelgazar".
Sabemos que somos diferentes y no entendemos de tallas.

Jone, 32. Ocho años de pasión. "Ya no siento lo mismo".
¿Hay que sentir siempre lo mismo? Pero si está claro, a otra cosa.

Olga 33. Berta, 27. Ellas entienden. "Mucha gente no nos entiende".
Nosotras sí, pero abrá que seguir insistiendo.

Bea, 35. El divorcio es un hecho. "Y mi futuro incierto".
Incierto, pero tuyo.

Marina, 37. Negar la evidencia. "Ah, lo del ojo... no es nada. Me he resbalado en la escalera".
La violencia secista es una cruda consecuencia de las relaciones dedesigualdad que el patriarcado genera.

Agurtzane, 39. Es definitivo. "Me opero lso pechos".
El modelo único de mujer nos va a matar.

Karmele, 41. Quiere a Iñaki. "Pero a Iker también lo deseo".
Es algo corriente, cada una valorará lo que más le conviene.

Juana, 43. Antes era Juan. "Ahora soy yo".
Encantada de conocerte, Juana.

Mª Jose, 46. Más dosis. "Tomo dos prozac al día".
La respuesta más barata e hipócrita de lso poderes públicos.

Adela, 50. Un patxarán ya me tomaría. "Solo me queda Fairy, cabrón".
Los 50 es una edad buenísima para comenzar una nueva vida.

Belén, 53. Primero, ese perfume ajeno. Luego, aquel cabello perdido. "Lo encotré besándola en el coche".
Los 53 también es una edad perfecta.

Asun, 56. No le apetece. "Más raro está tú con tus manías".
No siempre es no.

Txaro, 59. Limpia portales. "Más que madrugar me fastidia el reuma".
La precariedad laboral no se acaba a los 30.

Marisa, 62. Bixente, jubilado. "No hace más que estorbarme".
Y de la jubilación de Marisa ni hablamos, ¿no?

Margarita, 76. Llegó el quinto nieto. "Tengo cara de canguro".
La falta de recursos públicos la suple el trabajo gratuito de las mujeres.

2007/06/11

Nire heroia


My hero edo Mi héroe gizaki eredugarrien bilgunea nahi du izan. Proiektu honek mundu guztiko, arlo eta garai guztietako bizitzak biltzen ditu, beti ere, ikasleeentzako eta kulturartekotasunerako eredugarriak diren heinean, Anne Frank esaterako. Egia esan heroi horiek gehienetan urrutikoak dira, mundu mailako webgune bat delako, baina giza multzo guztiek omen dute haien heroi mordoska. Gure artean Txilikuk bizitza eredugarriak liburua argitaratuberri du, 25eko zerrenda batekin. Agian zuk ezagutzen duzu gertuagokoa den heroiren bat eta iruzkinetan konta nahi diguzu, animatzen al zara?

2007/06/04

Anduren hitzak hezkuntzari buruz

Aralar ikastetxeko Andu Martinez de Rituertoren honako testu honek ederki laburbiltzen ditu gaur egungo BHko ikastetxe baten erronkak. Ikastetxearen nahiak zein izan beharko luketen eta nola ulertu behar diren aipatzen ditu; halaber, nola lortu daitezkeen helburuak eta nola jokatu eskuratzen ez direnean ere zehazten dira. Horregatik Tolosarea blogean argitaratzeko permisua eskatu diogu. Anduk, noizik eta behin, Hitzan argitaratzen ditu zenbait artikulu: bat, bi eta hiru, esaterako.

AZKEN URTEOTAKO NAHIAK

Ikasleen gehiengoak oinarrizko konpetentziak (orain arte helburuak) garatzea eta horretarako aniztasunari trataera egokia ematea.

HONEK EZ DU ESAN NAHI:

  • Ikasleak ezer egin gabe aprobatuko dutenik edo aprobatu behar ditugunik.
  • “Maila jaitsi” behar dugunik.
  • Ikasleak lanik eta esfortzurik egin behar ez dutenik.

HONEK ESAN NAHI DU:

Ikasle gehienengana iristeko ahalegina egitea. Horretarako:

  • Ikasleen mailatik abiatu behar dugula halabeharrez.
  • Derrigorrezko Hezkuntza bukatzerakoan ikasleek zein oinarri-oinarrizko konpetentziak garatuak izan behar dituzten adostu behar ditugula.
  • Gelan erabiltzen dugun metodologiaren gaineko hausnarketa egin behar dugula (ikasleak gelan jardun aktiboan egoten laguntzen duten metodologiak erabili beharko genituzkeela pentsatzen dugu)
  • Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren gaineko kontrola eraman behar dugula, eta bide onean ez badoa neurriak hartu behar ditugula. Hau da: ikasleak iristen dira nik eraman nahi ditudan tokira? Iristen ez badira: zergatik ez dira iristen? Zer egin dezaket iritsi daitezen? Zer dago nire esku prozesua birbideratzeko?

ETA HAU NOLA EGIN DEZAKEGU?

DENON ARTEAN eta DAGOEN LEGEDIA aintzat hartuz, Derrigorrezko Hezkuntza bukatzerakoan zein den ikasle batek jakin behar duena, egiten jakin behar duena, izan behar dituen ohitura eta jarrerak... adostea (DBH bukatzerakoan ikasle batek garatuak izan behar dituen oinarrizko konpetentziak definitzea hain zuzen) Funtsezko atal honi heltzerakoan gizakion honako arloak hartu beharko genituzke kontuan: arlo pertsonala eta familiarra, arlo soziala eta lan arloa. Gure ustez arlo akademikoari huts-hutsean lotzen zaizkion gaiak oinarrizko konpetentzietatik at geratu beharko lirateke.

Curriculo berriaren Dekretuak, gai honi halabeharrez heltzera behartzen gaitu: Hezkuntza Proiektua berritu eta Proeiktu Curricularra egin behar baitugu.

Oinarrizko konpetentzi horiek lortzeko zein bideak jorratuko ditugun ere berraztertu beharko dugu. Ikaslea ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren protagonista nagusia izan behar du, benetako sujeto aktiboa. Norberak egiten duenean ikasten dugu.

Gauzak bide onetik ez doazenerako protokolo batzuk garatu beharko genituzke:

  • Guretzat ikasleak gelan lanean aritzea ezinbestekoa da prozesua bide onean joan ahal izateko; ikasleren batek lanik egiten ez duen lehen unetik, guk ere zer gertatu daitekeen aztertzen hasi beharko ginateke. Nire ikasgaian bakarrik ez du lanik egiten? Zein izan daiteke lanik ez egiteko arrazoia? (puntu honetan azpimarratu behar da guk sintoma bat ikusten dugula, ikasleak lanik egiten ez duela, edo portaera txarra duela, edo klasera ez datorela;baino zer dago jokabide horren atzean, zein da portaera hori izateko arrazoia? Zergatia zein den jakiterik izango bagenu, neurriak hartu ahal izango genituzke) Zer egin dezaket/dezakegu ikasle hori berriz ere lanean has dadin? Eta hau guztia bideratzeko prozesuan irakasle taldeak pisu handia izango badu ere, familia ere inplikatu beharko dugu, ikaslearekin ere akordioetara iritsi beharko dugu, kasu batzuetan agian beste erakunde batzuen kanpoko laguntza beharko dugu (Udala, Diputazioa) Kontua da, arazoak sumatu bezain laster neurriak hartzen saiatu behar dugula eta ahal dela era koordinatuan eta denok bide berean lana eginez.
  • Antzeko protokoloa egin beharko genuke etxerako lanekin. Gure ustez etxerako lanen gaineko hausnarketa sakona egin behar dugu: nolako etxerako lanak bidaltzen ditugu? Bakarrik egin ditzakete? Zenbat denbora eskaini behar dio ikasle batek etxean egin beharreko lanari? Zeintzuk egiten dituzte? Zein etekin ateratzen diete? Irakasleon artean askotan entzuten da, “etxerako lanak ekarri ditu baino gaizki eginak”; ez al dira ba horretarako? Gaizki egiten badituzte bidalitakoa bakarrik egiteko gai ez direlako seinale izango da, ezta?...
  • Kontuan hartzeko beste egoera bat: ahalegina eginda ere gure espektatibak betetzen ez dituzten ikasleak; lana egiten dute eta ez dira “iristen”. Horiekin zer egin?

Eta egingo ditugun esfortzu guztiak eginda ere, jakitun gara zenbait ikasleekin ez dugula arrakastarik izango (%15+-) baino kopuru hori ahalik eta txikiena izan dadin ahalegindu beharko genukeen.

2007/05/31

DBHko 4. mailan titulua eman ala ez duen garrantziaz

Cosas de la vida blogean, Reflexionando sobre la titulación en 4º de la ESO sarreran, Montse Pedroche irakasleak gai horren inguruan flesibilitate eta elkartasunez jokatzearen aldeko argudioak biltzen ditu.

Andurentzat, marrubi eta pastei gehitzeko...

2007/05/16

Arbela digitala Nª Sª de Lourdes-en

Tresna teknologikoak denontzat dira eta are gehiago, batez ere, behar bereziak dituztenentzat. Hara hemen adibide adierazgarria: