PROA ren aurtengo deialdia, publikoentzat (< Ekainak 13)
PROA (Programa de Refuerzo Orientación y Apoyo))iaz abiatu zen EAEn LH eta BHn gizarte zein hezkuntza egoera kaltetuetako ikasleen eskolako arrakasta indizeak hobetzeko. Programa hau Estatu mailan hiru ikasturte hauetan garatu izan da LH eta BHko ikastetxeetan. Programaren ezaugarri nagusiak eta datuak helbide honetan ikus daitezke.
Aurtengo deialdia ikastetxe publikoetako zuzendariei zuzendutako gutun batizango da non programa bakoitzaren informazioa, epeak, baldintzak, anexoaketabar agertuko diren. Dena dela asteazkenean, maiatzak 16, goizeko 9:00etatik eta 11:00arte Lasarteko bertritzegunean programa arduraduna den Ana Extramianak argipenak emango ditu.
Proiektuak aurkezteko azken eguna ekainaren 13a izango da etaaukeratuak ekainaren 30ean ezagutuko dira. Iazko zenbakiak Gipuzkoan: "acompañamiento" LHn 2 eta BHn 2; "apoyo y refuerzo" BHn 1 izan ziren. Aurten zenbat gehituko diren? Oraindik ez dakigu baina badirudi beste horrenbeste izan ditezkela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario